Su dragoiak eta gourmet dragoiak elkarrekin oporretan joatekoak dira lehen aldiz, bi tribuen arteko adiskidetasun harremanak sendotzeko. Koko su dragoi txikia eta Oskar gourmet dragoia, berriz, etsita daude beren lagunik onenari, Matilda arantzurdeari, ez diotelako eurekin bidaian joaten uzten, dragoia ez delako. Hala ba, Matilda udalekura eramango dituen itsasontziaren barruan ezkutatzea erabaki dute. Beren bizitzako oporrik onenak izango dira hauek!
Baina usteak erdia ustel, eta ur dragoi basatiak eta landare haragijaleak direla-eta, itxarondako abentura handia uste baino korapilatsuagoa suertatuko zaie...